XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Markiña Urtebarriz ospatu dabe Igande Ikastola-n jaikaldi begiragarrija, eleizgixon eta uri-agintari jaunak lendakari zirala.

Ugartetxea, Azpiri, Aginaga ta Egurrola neskatillak ederto egin eben euzkerazko alkar-izketea Guzurraren Kalteak.

Euzkel-neurtitzak esan ebazan egoki Egurrola neskatilleak.

Barinaga-Errementaria neskatilla azkarrak egin eban, izkalditxuba baña ¡zein tamala! erderaz Markiña Zamora ba'litz lez.

Odria, Txopitea, Garate, Amutxastegi, Laka, Azpiazu, Duralde, Trotiaga, Urteaga, ta Altzaga neskatillak abestu eben ikusgarrijan Euzkel-Agur ederra.

Ixendauriko Odria ta Txopitea neskatillak jo eben pianuan eresti luze gozo-gozua.

Eta guenian Zulueta parroko jaunak emon eutsezan gustijei, alan be Udala'ri (Ayuntamientua'ri) bijotzetiko eskar samurrak.

Larragan abade jaunak atondu dauz txukun eta ederto alkar-izketa eta beste esaldijak.

Egikixun azalgundiak (programea) idatzi ebazan Larragan jaunak erderaz; baña egoki-egoki egongo zan euzkeraz egin ba'leu, euzkeldunak ixan eta Euzkelerrijan gagozalako.

Neure poz-agurra gusti-gustijei.

Lengo egunian egin eben ariñeketea Deun Ander Etxebarria'ra ta ozterea mutil gaste Lekeitio'k eta Ayartzaguena'k: lenenguak irabazi eban.

Jun-etorri (5 kilometro bide) egin eban 17 miñutuan.

Eurok bijok dabe barriro ariñeketea Bolibarr'era ta ostera.

Ortxe Bolibarr'an jayo da seña iru besogaz: irugarren besua dauko bizkarrian eta irugarren eskuban atz bi bakarrik.

Ama-umiak ondo ei dagoz.

Markiñar jeltzaliak urte barrija asi dogu.

Euzkadi'tzaz itxartu ta sendaro lan egiteko alagalakua, ia amaitu aurretik jasoten dogun geure uri politean Jel-Batzoki ederra. Mendiondo.